Kaixo berriz ere! Gaurtik aurrera
manga telesailak aurkeztuko dizkizuet, haiei buruzko datu anitz emanez eta, nola ez, dituzuen zalantza posibleak argituz.
Oraingoan
Conan Detektibeari buruz hitz egingo dizuet, duela urte eskas arte ETB 1-en igorri izan dena. Nire
manga eta
anime gustokoenetarikoa dela esan dezaket, hain dira konplexuak gertakizunak eta aldi berean entretenigarriak... Inoiz ikusi ez baduzue, biziki gomendatzen dizuet, kasu misteriotsuak barra-barra aurkituko dituzue!!!
Hona hemen bere
openinga:
Hemen, berriz, nik egindako aurkezpen bat:
Pertsonaiak:
- Shinichi Kudo: Protagonista. 17 urteko detektibe gazte honek gaitasun ikaragarria du: kasuak era bikainean argitzen ditu denbora gutxian. Ekialdeko detektibe onena da.
- Conan Edogawa: Shinichi bera da. Zorigaitzeko egun batean, Talde Beltzekoek APTX 4869 pilula janarazi ostean, Shinichi hilzorian dagoela, 10 urte gazteagoa dela konturatzen da esnatzean. Handik aurrera, Ran eta Kogororen etxean biziko da, eta Kogoro lagunduko du bere lanean bide batez. Bere helburu nagusia Talde Beltz maltzurra akabatzea izango da, bere ohiko bizitzara berriz itzultzeko.
- Ran Edogawa: Shinichiren haurtzaroko laguna da, ausarta, atsegina eta bihotz onekoa. Shinichi eta bera elkar maiteminduta daude, onartzen kosta bazaie ere. Batzuetan Conan errealitatean Shinichi dela susmatzen du, baina ume bat soilik dela sinesten du azkenean. Gainera, Ranek trebetasun itzela du karatean: institutuko kapitaina da eta bizi den tokiko txapelduna.
- Kogoro Mouri: Ranen aita da, detektibe pribatua. Dibortzatuta dago. Bere alaba ez bezala, ez da oso argia, beraz, Conanek negozioa bultzatzen lagunduko du, Agasa Maisuak asmatutako lo-eragileak jaurtitzen dituen erloju antzeko lo-eragile bati esker Conanek Kogororen ahotsa hartuz. Horrela, Kogoro famatu bilakatuko da prentsaren bidez Detektibe Lotia ezizenarekin.
- Megure Inspektorea (Juzo Megure): poliziako inspektorea da, beraz, beti agertzen da hilketaren bat dagoenean. Bere gaitasunak datu pertsonalak eta kriminalak atxilotzea da.
- Asmazak Maisua (Agasa Hiroshi): Conanen benetazko identitatea dakien pertsona bakarretakoa da, umetu egin zuten pilulen gertakizuna jakiten lehena. Egun horretatik aitzina, hainbat asmakizun lagungarri asmatuko ditu Conanentzako, orratz anestesikoen erlojua, ahotsa aldatzen duen tximeleta eta betaurreko aztarnariak, besteak beste.
- Heiji Hattori: Shinichi bezala detektibe bikaina denez (mendebaldeko detektibe onena, alegia) berehala jabetzen da Conanen benetako identitateaz. Sekretua mantenduko du eta Conanek eta berak haien gaitasunak batuko dituzte kasuak aztertzean.
- Kazuha Toyama: Heijiren haurtzaroko laguna. Shinichi eta Ranekin gertzatzen den bezala, Heiji eta Kazuha elkar maiteminduta daude, baina ez dute onartzen.
Sonoko Suzuki: Ranen lagunik minena. Neska irekia, aiurri gogorrekoa, pinpirina eta diruduna da. Hain da kuxkuxeroa batzuetan non Shinichik askotan ez du jasaten askotan. Kogoro ez dagoenean, Conanek Sonoko lotarazten du kasuak argitzeko. Esnatzean, ezer gogoratzen ez badu ere, meritu guztiak egozten dizkio bere buruari.
-
Eskolako Conanen lagunak, Detektibe Gazteen Liga:
Conanek eta bere klasekideek (6-7 urtekoak) osatzen duten ikerketa taldea da.
- Ayumi Yoshida: bere amarekin bizi da eta, lagun taldeko gazteena den arren, oso ausarta da. Conan gustoko du. Honekin lakrikunkeriatan dabilean, ordea, Mitsuhiko eta Genta nazkatzen ditu, neskaz gustatuta daudenak (Ayumik hori ez badaki ere).
- Mitsuhiko Tsuburaya: gai historikoak, zientifikoak, etab. ikasteak jostatzen du, eta bere adimena oso lagungarria suerta dakieke Detektibe Gazteei kasuak argitzeko momentuetan.
- Genta Kojima: bere ezaugarri nagusia janariarekiko maitasuna da, noski, hortaz, ulertzen ez dituen gauzak janariarekin lotzen ditu. Ez da oso adimentsua, ezta ausarta ere. Hala ere, kasuak argitzeko orduan besteek bezalako ahaleginak jartzen ditu.
- Aï Haibara: bere izen erreala Shiho Miyano da eta 18 urte ditu, baina Talde Beltzekoen kidea izan zen garai batean, eta Ginek bere ahizpa Akemi hil zuenez, APTX 4869 pilula hartzea erabakitzen du bere burua hiltzeko. Dena den, Shinichiri gertatu zitzaion bezala, txikiagotu egiten da. Asmazak maisuarekin bizi da. Oso azkarra da gainera.
-Antagonistak: Talde Beltza
Anokata: taldearen buruzagia, arretatsua. "Pertsona hori" esan nahi du japonieraz, ez baitakigu haren identitatea.
Gin: maila altuko ofiziala, azkarrenetakoa, hau da, iruzurtzen zaila. Oso odol hotzekoa da. Telesailaren hasieran Shinichi kolpe baten bidez konorterik gabe uzten duena.
Aïk izugarrizko gorrotoa dio, bere ahizparen hiltzailea da eta.
Prietto Beretta bat du.
Vodka: maila altukoa da ere. Ginekin dabil beti, lagungarria egiten zaiona bere adimenagatik. Shinichi hil nahi izan zuen pilularekin drogatu zuten egunean. Helikopteroak pilotatzeko gai da eta bere arma P35 bat da.
Tequila: munduko programatzaile onenetarikoa da. Animearen 54.
kapituluan hiltzen da ustekabeko leherketa baten ondorioz.
Vermouth: taldeko hiltzaile antzeko bat da, buruzagiaren gustokoenetarikoa. Conanen eta Aïren sekretua daki.
Chianti: frankotiratzaile aditua da, hiltzen jostatzen dena. Vermouth hiltzeko asmoa daukala aitorzten dio Korni (bere bikoteari, hain zuzen), honek Calvados heriotzera bultzatu baitzuen.
Bere arma HK PSG-1 frankotiratzaile fusil alemaniarra da.
Korn: frankoriratzaile bikaina , Chiantiren bikotea. Atzerritarra izan daitekeela esaten da, gutxi hitz egiten duelako (geldiune askorekin) eta era kaskarrean. Vermouth hil nahi du ere.
Calvados: frankotiratzailea, behin Aï eta Ran hiltzen saiatu zena. Orduan, Shuichik Calvadosi hankak apurtu eta gero, bere buruaz beste egiten du poliziak aurkitu ez dezan. Rifle bat, eskopeta bat eta lau pistola ditu. Dena den, mangan ez da oraindik agertu.
Akemi Miyano: Shihoren ahizpa eta Shuichi Akairen neska-laguna. Conan benetan nor den ezagutzen bigarrena da. Akemi Miyanoz (13. kapituluan ikus dezakegu) mozorratzen da hilketak burutzeko. Ginek eta Vodkak hilzen dute.
Shuichi Akai: FBI-ko agentea, oso profesionala, baita detektibe ona ere. Akemiren mutil-laguna eta Ginen eta Bourbonen etsaia.
Talde Beltza suntsitu nahi du, Akemiren hilketagatik mendekua hartzeko.
Kenzo Masuyama (Pisco): taldeko kide exekutiboa eta Miyano familiaren laguna. Ginek hiltzen du hilketa batean huts egiteagatik.
Personaien izenak aldatu egiten dira bertsio latinoamerikarrean eta igelesean:
Shinichi Kudo Bobby Jackson da latinoamerikarrez, eta Jimmy Kudo ingeleraz;
Conan Edogawa,
Conan Blasi latinoamaerikarrez;
Ran Mouri, Claudia Guzmán/Rachel Moore;
Kogoro Mouri, Carlos Guzmán/Richard Moore;
Megure inspektorea, Inspector Vera/Joseph Meguire;
Asmazak maisua,
Profesor Cardillo/Hershel Agasa
; Heiji Hattori,
Héctor edo Alfredo Garza/Harley Hartwell; Kazuha Toyama,
Martina/Kirsten Thomas; Sonoko Suzuki,
Sarita/Serena Sebastian;
Ayumi Yoshida, Jessica/Amy Yoshida;
Mitsuhiko, Jorgito/Mitch Tennison;
Genta, Beto/George Kaminski; eta
Aï Haibara, Anita Hailey/Vi Graythorn.
Pelikulak:
Benetako
Conan Detektibe-zaleak bazarete, hau baliagarria azalduko zaizue: euskaraz dagoen filma bat dago!!!
Atzera Kontua Zerura Bidean du izenburua, eta zenbaitetan ETB 3-n igorri dute. Oso gomendagarria da, hortaz, zeri itxaroten zaudete hura behingoz ikusteko?
Klikatu gainean filmari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzue.
Bideojokuak:
Conan Detektibearen bideojoku bat dut gazteleraz!^^
Detektibe Conan: La Investigación de Mirápolis du izena, eta Wii-rako da. Guztiz osatu dut jada, baina ez naiz inoiz huraz aspertzen!! Biziki gomendatzen dizuet ere: istorioa asko egokitzen da animera eta mangara eta kasuak egundokoak dira. Dibertsioa ziurtatuta!!! Online dagoen joku batera jokatu nahi baduzue, ordea,
klikatu hemen. Animatu, dohainik da eta!!!
Musika:
Telesailaren konposizioak jotzen interesaturik bazaudete, ez galdu dokumentu hau!!!