osteguna, ekaina 06, 2013

Euskaldunak ere Japoniaren maitale!

 
Nork ez du bere haurtzaroan manga telesailen bat ikusi noizbait? Izan ere, mangazale amorratua izan ez arren, ume asko ezin izan diete marrazki bizidun horiek ikusteko gogoei eutsi, batez ere Euskal Telebistan (ETB 1) egunero agertzen badira; baditugu Shin Chan bihurria, Doraemon katu kosmiko ospetsua, Dragoi Bola eta One Piece haien abentura itzelekin, Keroro igela, Doremi-ko sorgintxoak... Alaitu egiten gaituzte, bizitu, barreak pasa ditugu haiekin, eta malkoren bat jausi zaigu ere zenbait unetan. Arrazoi soil horregatik, ez duzue uste horri buruzko sarrera-bideoren bat ikustea merezi duela?

 
Orain, Japonian bazeundute bezala sentitzeko, Tenchu ninjen bideojokuen abesti bat entzuteko aukera duzue:
Naruto Uzumaki Running

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina