2014ko azaroaren 23an Getxoko Manga Azokan egon nintzen lehenengo aldiz. Segituan galdera bat etorri zitzaidan burura: zergatik ez naiz hemen lehenago egon? Primerakoa izan zen!!^^
Bertan otaku baten gustoko edozer aurki zitekeen: hainbat mangatako produktu mordoa, tailerrak, karaoke lehiaketa, cosplayak, jjanari japoniarra...
Nik neuk tailer batean hartu nuen parte: teru teru tailerrean, hain zuzen. Horrela, euririk egon ez dadin leihotik zintzilikatzen den panpin maitagarri hori errez asko egiten delaz ohartu nintzen. Hementxe dituzue pausoak:
- Egunkari zati bat hartu eta egizu bola bat.
- Hartzazu oihal zati bat eta inguratu paperezko bola. Ondoren, zehaztu errotulki batekin non kokatuko dituzun teru teruaren begiak.
- Atera ezazu bola oihaletik eta... has zaitez josten! Bi aukera dituzu begiak egiteko: hariarekin gurutze bat egitea edo botoi bat kokatzea begi bakoitzaren lekuan. Ahoarentzako ere hainbat aukera daude: zure teru terua alaia edo serioagoa izan ahal da, beldurra eman ahal du, harrituta egon daiteke, w formako irria izan dezake... erabil ezazu zure imajinazioa!!
- Paperezko bola leku egokian koka ezazu berriz oihalaren barruan, eta atera ez dadin, lot ezazu oihala kolorezko hari loditxo batekin, begizta polit bat eginez.
- Beste kolore bateko hari loditxo bat sar ezazu aurreko haritik, teru terua zintzilikario gisa gera dadin.