asteartea, urtarrila 06, 2015

Getxo Manga

Kaixo, lagunok!
2014ko azaroaren 23an Getxoko Manga Azokan egon nintzen lehenengo aldiz. Segituan galdera bat etorri zitzaidan burura: zergatik ez naiz hemen lehenago egon? Primerakoa izan zen!!^^
Bertan otaku baten gustoko edozer aurki zitekeen: hainbat mangatako produktu mordoa, tailerrak, karaoke lehiaketa, cosplayak, jjanari japoniarra...
Nik neuk tailer batean hartu nuen parte: teru teru tailerrean, hain zuzen. Horrela, euririk egon ez dadin leihotik zintzilikatzen den panpin maitagarri hori errez asko egiten delaz ohartu nintzen. Hementxe dituzue pausoak:
  1. Egunkari zati bat hartu eta egizu bola bat.
  2. Hartzazu oihal zati bat eta inguratu paperezko bola. Ondoren, zehaztu errotulki batekin non kokatuko dituzun teru teruaren begiak.
  3. Atera ezazu bola oihaletik eta... has zaitez josten! Bi aukera dituzu begiak egiteko: hariarekin gurutze bat egitea edo botoi bat kokatzea begi bakoitzaren lekuan. Ahoarentzako ere hainbat aukera daude: zure teru terua alaia edo serioagoa izan ahal da, beldurra eman ahal du, harrituta egon daiteke, w formako irria izan dezake... erabil ezazu zure imajinazioa!!
  4. Paperezko bola leku egokian koka ezazu berriz oihalaren barruan, eta atera ez dadin, lot ezazu oihala kolorezko hari loditxo batekin, begizta polit bat eginez.
  5. Beste kolore bateko hari loditxo bat sar ezazu aurreko haritik, teru terua zintzilikario gisa gera dadin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina